Ziarrusta eta Ugartek osotutako bikotea aurretik 10-11 ipini zan partiduaren lehenengo zatian Pierre Etcheverry eta Antton Lurok osotutako bikotearen aurka. Momentu horretan, pasau diran asteetan pelotari dimoztarrak euki dauan lepoko mina bueltau jakon eta atzenean bikote urdinak ezin izan eban partidu on bat jokatu. Etcheverry eta Luro (bikote gorria) izan ziran aurtengo Itsasuko txapelketako irabazleak, bikote urdina (Ziarrusta eta Ugarte) 40-15 garaitu ostean. Ziarrustak BEGITUn adierazo dau, medikuak gaur bertan konfirmau deutsala zuntz-haustura daukala eta ezingo dauala astegoien honetan jokatu behar eban Behauzeko Txapelketea jokatu.