Ziarrusta eta Ugartek 40-32 irabazi eutsien Iban Teillery eta Andoni Iphar-ek osotutako bikoteari eta holan, bihar, hilak 22, zapatua, goizeko 11:00etan jokatuko dan finalerako pasea lortu eben. Pelotari dimoztarrak BEGITUn adierazo dauanez, partiduaren hasikeran aurkariak gehiago izan ziran baina apurka-apurka hobetuten joan eta atzen 10 tantuetan Ziarrusta eta Ugartek partiduari bueltea emon eutsien.
Finalerako txartelen prezioa hamar eurokoa da eta gero bazkaria be egongo da 25 euroko prezioan. Sarrera biak gura dauzanak, 30 euroko prezioan lortu ahal dauz.