HERRI KIROLAK

Olazabalgo jaietako herri-kirolen erakustaldia

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 17a

Atzo, hilak 16, San Roke egunean, Olazabal auzoko jaien egitarauaren barruan herri-kirolen erakusketea egin eben Bidaiotz andrazkoen taldeak eta Barrundi gizonezkoenak. Bertan parte hartu eben Jon Lapazaran, Ruth Linazak, Sara Asenjo, Jon Beobidek, Kimetz Lapazaran eta Susana Sanchez-ek.

Atzokoan, modu batera edo bestera, 1979. urtean Olazabalgo tiratzaile taldeko parte izan ziran guztieri omenaldia egin eutsien auzotarrek eta horregaz batera, talde horrek lortu ebazan garaipen guztiak aitatu be.

Jaietako errifen zozketea
Erakustaldiaren ostean, jaietarako prestatu ziran errifen zozketea be egin zan eta zozketatuten zan txahala 5.401 zenbakidun errifak irabazi eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!