PELOTEA

Amaia Aldaik Plazandreak torneoko txapela jantzi dau

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 11

Argazkia: Emakume Master Cup

Atzo, hilak 10, Aldaik Plazandreak txapelketako finala jokatu eban Bilboko Esperantza frontoian Miriam Arrillagagaz batera eta bikoteak irabazle txapelak janztea lortu eban.

Aldaik eta Arrillagak osotutako bikoteak -elastiko gorriagaz-, Laia Salsamendi eta Arrate Bergararen kontra jokatu eban eta partiduaren hasikeratik eurak baino gehiago izan ziran. Urdinek bigarren atsedenaldia eskatu ebenerako 9-3 goitik egozan Aldai eta Arrillaga. 

Finalaren bigarren zatian abantaila barriz handiagotu eben gorriek. Gainera, tantu gogorrenak izan ziranak be eurak irabazi ebezan. Aitatutekoa da 21-11ko tantuan, Aldaik bigarren botean eroan ebala pelota bat, baina epailea ez zan konturatu eta, nahiz eta horrek ez eban partidua ebatzi, atzenean tantua gorrientzako izan zan.

Pelotari dimoztarrak BEGITUn adierazo dau partidu guztiak irabazita oso pozik dagoala egindako txapelketeagaz eta atzoko finalean aurretik “planifikauta” euki eben estrategia aurrera eroatea lortu ebala Arrillagagaz batera. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!