JAIAK

Olazabalgo Jaiak ospatuko dabez dimoztarrek astegoienean

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 11

Zapatu honetan, hilak 15, egitarauari gogor ekingo deutsee Txakolin Egunagaz, Andra Mari egunean eta astegoien guztian zehar mezak, Bola Txapelketak, jolasak, musikea eta beste hainbat ekintza antolatu dabez aurtengo jaiak ospatuteko.

Hemen astegoieneko egitaraua:

Abuztuak 15, zapatua
Andra Mari eguna
· 12:30ean, Txakolin Eguna: txakolina, pintxoak eta musikea.
· 18:00etan, Umeen jolasak: Bits jaia eta urezko puzgarriak. Ostean umeentzako baloiak eta txokolatea.

Abuztuak 16, domekea
San Roke eguna
· 11:30ean, Meza Nagusia.
· 12:00ean, Umeen Bola Tapelketea (4-8 eta 9-12 urte).
· 13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.
· 18:00etan, Herri-kirolak: 1979ko sokatira txapeldunak gogoratuz. Ostean errifen zozketa.

Abuztuak 17, astelehena
San Roke Txiki eguna
· 14:00etan, auzo bazkaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!