PELOTEA

Ekhi Ziarrustak ez dau Kanboko torneoko finala jokatuko

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 10a

Pelotari dimoztarrak, pasau dan eguenean, hilaren 6an, irabazi eban Kanboko trinketeko Chiquito Txapelketako semifinala Ducassou iparraldeko pelotariagaz. Finala gaur arrastian jokatu behar eban Ziarrustak baina, lepoko lesino bat dala -ta, gaurkoa alde batera ixtea ebatzi dau dimoztarrak.

Ezpeletako torneoko finala jokatu eban Ziarrustak martitzenean, hilaren 4an, Donapaleu torneoa irabazi ostean. Eskuak eta gorputza “kargauta” sentiduten ebazala adierazo dau pelotari dimoztarrak BEGITUn eta, Lazkanogaz batera, bikoteak ezin izan ebala bikote aurkaria garaitu. 

Gero eguenean, hilaren 6a, Kanboko Chiquito Txapelketako semifinala jokatu eban Ziarrustak Battitta Ducassou-gaz batera. Honetan galtzean hasi ziran baina, nahiz eta dimakoak oindino “lepoko minagaz” jokatu, partiduari bueltea emon eta atzenean 40-26 irabaztea lortu eban bikoteak. 

Gaur jokatu behar eban finala Ziarrustak, baina astegoiena “errekuperetan” emon ostean eta oindino abuztuan daukazan beste torneoak ikusita, bere gorputzarentzat onena gaurkoa alde batera ixtea eta ahalik eta ondoen errekuperetea dala ebatzi dau dimoztarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!