PELOTEA

Rekaldek ezin izan eban finalerako txartela lortu

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 7a

Atzo gasteizko jaietako La Blanca torneoko semifinala jokatu eban dimoztarrak Arkaitz Gabirondogaz batera, baina 22 eta 16 galduta, bikoteak ezin izan eban finalera pasetea lortu.

Ordu eta laurden iraun eban partiduak eta Rekaldek BEGITUn adierazo dauanez, nahiz eta galdu, egindako jokoagaz oso pozik urten zan frontoitik. Dimoztarrak aitatu moduan, Eskuza eta Muruak osotutako bikoteak oso joko ona egin eban generalean eta horregaitik lortu eban garaipena. 

Halanda be, oindino abuztuan partidu asko geratuten dirala -euren artean bilboko jaietako Aste Nagusia torneoa- eta horreei begira gogotsu dagoala adierazo dau Xabi Rekaldek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!