PELOTEA

Amaia Aldaik Plazandreak Txapelketako binakako finala jokatuko dau

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 7a

Amaia Aldai dimoztarrak Plazandreak Txapelketako binakako final handia jokatuko dau abuztuaren 10ean, astelehena 19:30ean, Bilboko Esperantza pelotalekuan.

Aldaik Miriam Arrillaga izango dau bikotekide, eta Laia Salsamendi eta Arrate Bergara izango dabez aurkari txapelaren lehian. Jaialdiko banakako finalean, Itsaso Erasunek eta Enara Gamindek neurtuko dabez indarrak buruz buru. Partiduak ETB On-ek emongo ditu zuzenean eta ETB1ek gaueko 22:15etatik aurrera.

Aldaik BEGITUn adierazo dauanez txapelketa laburra da eta finalera heltzeako dana emon behar da aurreko partidu bietan. Nahiz eta oso gogorrak izan, aitatutako partidu biak irabazi ebezan dimoztarrak eta Arrillagak, holan finalerako txartela lortuz. Bikote modura oso ondo funtzionau dabela eta oso bikote sendoa dirala, eta holan jokatzen badabe finala, bere ustez txapela janzteko aukera asko daukiezala azpimarratu dau Aldaik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!