PELOTEA

Rekaldek La Blanca torneoko semifinala jokatuko dau gaur

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 6a

Argazkia: La Blanca torneoko presentazinoa // baiko.eus

Urtero lez, gasteizko jaietako La Blanca torneoa be aurrera doa eta gaur, hilak 6, arrastiko 19:30etik aurrera Xabi Rekalde pelotari dimoztarrak semifinala jokatuko dau Arkaitz Gabirondogaz batera Gasteizko Ogueta frontoian.

Rekalde eta Gabirondok, Murua eta Eskuzak osotutako bikotea gainditu beharko dabe La Blanca torneoko finalean sartu gura badabe. Rekaldek BEGITUn adierazo dau gaurkoa oso partidu garrantzitsua dala eta gogo handiakaz dagozala ahalik eta joko onena egiteko. Gaur irabazi ezkero, etzi, hilak 8, Amiano eta Landaren kontra jokatuko dabe finala gauez, Ogueta frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!