ARKEOLOGIA

Bisita gidatua Axlorreko arkeologia-indusketan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 4a

Beste urtebetez, Axlorreko arkeologia-indusketak hurretik ezetuteko aukerea izango da abuztuaren 6an, bisita gidatu baten bidez. 11:00etan Zamakolako aparkalekuan daukie hitzordua izena emoten dabenek eta bisitea 11:30ean hasiko da.

Ekimenak plaza mugatuak ditu, eta izena aldez aurretik emon behar da 94 631 57 25 telefonoan, harrera.dima@bizkaia.org posta elektronikoan edo WhatsApp eta dei bidez, 685 759 997 zenbakian.

Aukera parebakoa da Axlor inguruko ondare arkeologikoa eta bertako ikerketa-lana ezetuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!