Ekhi Ziarrusta pelotari dimoztarrak Jon Saint Paulegaz jokatu dau Donapaleuko trinkete txapelketea eta finalera ailegauta, txapelak janztea lortu dabe. Atzo, hilak 28, jokatu eben finala Inhar Ugarte eta Betti Gurruchagaren kontra eta 40-31 irabazi eban dimoztarraren bikoteak.
Ziarrustak BEGITUn kontau dauanez, partidua hasikeratik menperatu eben berak eta Sain Paulek: "Markagailuan erdi ingurutik hurbildu jakuzan hiruzpalau tantura baina gero barriro sakea hartzea lortzean genduan, guk eroan genduan partiduaren kontrola eta horregaitik ez euskun iges egin".