ikastaroa

Aisialdiko begirale ikastaroa egingo da Diman urri bigarrenetik aurrera

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 29a

Irudia: Urtxintxa Eskola.

Izen-emotea urri lehenengoaren 14ra arte egongo da zabalik, 94 432 04 45 telefonoan zein eskola@urtxintxaeskola.eus helbidean.

Dimesten taldeak eta Urtxintxa Eskolak datorren kursorako be antolatu dabe aisialdiko begirale ikastaroa, udalekuetan eta antzeko ekintzetan begirale izateko beharrezkoa dan titulazinoa aterateko. Ikastaroa urri bigarrenean hasiko da eta martiaraino, 150 ordu teoriko emongo dira. Gero, praktikak be egin beharko dira, guztira 160 ordu gitxienez. 150 ordu teoriko horreetatik, bederatzi astegoienetan saioak Diman bertan egingo dira eta hiru astegoenez, egonaldia egingo da aterpetxe baten. Ikastaroak 485 euroko balioa dauaka baina Diman erroldatutakoek deskontu garrantzitsua izango dabe eta 285 euro ordainduko ditue.

Izen-emotea urri lehenengoaren 14ra arte egongo da zabalik, 94 432 04 45 telefonoan zein eskola@urtxintxaeskola.eus helbidean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!