auzoak

Artaungo jaiak hasiko dira zapatuan

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 29a

Lourdes Soraluze XVII. Bola Txapelketea egongo da jokoan zapatu arrastian.

Zapatuan bola-jokoa, txitxiburduntzia eta erromeria egongo dira; domekan barriz umeentzako jolasak, herri-kirol erakustaldiak, Tortilla Txapelketea eta trikitilariak; amaituteko, mezea ospatuko da astelehenean.

Artaungo jaietako egitaraua

Abuztuak 1, zapatua

  • 18:30ean, txupinazoa.
  • Jarraian, Lourdes Soraluze XVII. Bola Txapelketea.
  • 20:00etan, auzo txitxiburduntzia.
  • 21:00etan, erromeria Kittu taldeagaz.

Abuztuak 2, domekea

  • 12:00etan, umeen jolasak eta mozorro erakusketea.
  • 18:00etan, herri kirolak.
  • 20:30ean, Tortilla Txapelketea.
  • 21:00etan, Bilbao anaiak trikitilariak eta errifen zozketea.
  • 21:30ean, txokolatea.

Abuztuak 3, astelehena

  • 12:00etan, mezea eta barauskarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!