Dimako Udalak publiko egin dau 2026-2027 kursoko hamasei urtetik gorakoentzako ikastaroetako zerrendea. Izen-emotea garagarrilaren 27tik urri lehenengoaren 4ra egin ahal izango da 94 631 57 25 telefonora deituta, 685 759 997 -ra Whatsappez idatzita edo kultura.dima@bizkaia.org helbidera idatzita.
Taldeak urteteko, gitxienez zortzi personak emon behar izango dabe izean eta hamabi baino gehiago izan ezkero, zozketea egingo da plazak ebazteko. Beti be, Diman erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. Klaseak urri bigarrenean hasiko dira eta ordainketak hilero egin beharko dira, bosgarren eguna baino arinago.
Ikastaroen eskaintzea
- Pilates arrastiz: martitzen eta eguenetan, 18:55etik 19:45era; 30 euro. Elexalde geletan.
- Pilates goizez: astelehen eta eguenetan, 10:00etatik 11:00etara; 30 euro. Elexalde geletan.
- Yoga: eguaztenetan, 10:00etatik 11:30era; 30 euro. Elexalde geletan.
- Zunba: martitzen eta eguenetan, 18:30etik 19:30era; 30 euro. Eskoletan.
- Entrenamentu funtzionala 1: martitzen eta eguenetan, 18:30etik 19:20ra; 30 euro. Frontoian.
- Entrenamentu funtzionala 1: martitzen eta eguenetan, 19:20etik 20:10era; 30 euro. Frontoian.
- Andrantzako indarrezko ikastaroa: astelehenetan, 17:30etik 18:30era; 15 euro. Frontoian.
- Luzaketak: hamabost egunik behin martitzenetan, 17:15etik 18:45era; 12,50 euro. Elexalde geletan.
- Eskulanak: martitzenetan, 10:00etatik 12:00etara; 20 euro. Elexalde geletan.
- Mantenimenduko gimnasia: astelehenetan 09:00etatik 10:00etara eta eguenetan 10:30etik 11:30era; 20 euro. Frontoian.