Eskupelotea

Plazandreak txapelketako finalean dagoz Aldai eta Arrillaga

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 21a

Partidu luze eta burrukatu baten ostean, Zabaleta eta Mendizabalen kontra 22-18 irabazi eben atzo Bilboko Esperantzan. Abuztuaren 10ean jokatuko da finala frontoi berean.

Atzo, astelehena, jokatu zan Plazandreak txapelketako hirugarren jardunaldia Bilboko Esperantza frontoian, lehenengo finalistak ezetuteko. Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalen kontra aritu ziran. Ez zan partidu erraza izan, 960 pilotakadako partidu luze, gogor eta burrukatua baizik. Atzenean Aldai-Arrillagak irabazi eben, 22-18. Ligaxkako aurreko partidua be irabazi eben, 22-13, Salsamendi eta Capellanen kontra.

Amaia Aldai: "Finalera partidu biak irabazita ailegetea askoz politagoa da, personalki be konfiantza gehiagogaz heltzean gara; etxeko lanak egin doguz eta lortu dogu finalerako txartela.

Hasikeran, bikote biak bardinduta joan ziran bana, bina, hiruna, seina eta bederatzina be bardinduta. Zabaletak baina, zuloa zabalduten hasi zan, 10-15eko aldea lortuta. Halanda be, Aldai eta Arrillaga ez ziran kikildu eta hamabostna bardindutea lortu eben. Hortik aurrera, dimoztarra gero eta gehiago aginduten hasi eta erabakigarria izan zan garaipena lortzeako.

Bigarren finalistea hilaren 27an ebatziko da, Arrizabalga-Bergara eta Salsamendi-Capellanek arteko partidan.

Udako Torneoan be irabazi

Plazandreak zita garrantzitsu honen bezperan, domekan, Aldaik beste partidu bat be jokatu eta irabazi eban. Nahia Bertizegaz batera dabil Udako Torneoan eta domekako partidua 22-19 irabazi eben Plentzian, Miriam Arraiza eta Enara Gaminderen kontra. Partidu bi jokatuta eta puntu bakarra, domekan lortutakoa, daukie Aldai eta Bertizek eta oindino dana dabo ebazteko, ligaxka fasea abuztuan be egongo da-ta jokoan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!