Hasi da Laboral Kutxa Plazandreak 2026 Txapelketea eta atzo, hilak 13, jokatu eben Amaia Aldai eta Miriam Arrillagak lehenengo partidua. Laia Salsamendi eta Andrea Capellan izan ebezan aurrez aurre baina sano erabakigarria izan zan Aldaik eta atzean ezin hobeto eutsi eban Arrillagak eroan eben finalerako sailkatuteko lehen puntua, 22-13 irabazita.
Emakume Master Cup zirkuituko kronistek jaso dabenez, maila ederrean aritu ziran lau pelotariak baina Dimako aurrelaria izan zan lauretatik onena, garaipena berak erabakita: "Oso zentrauta, abiadura handia sartu deutso peloteari eta tantuak amaituten be bikain aritu da". Atzean, Capellanek pelotea asko astindu eban baian Arrillagak ederto baten eutsi eban.
Datorren partidua hilaren 20an jokatuko dabe Aldai eta Arrillagak, Zabaleta eta Mendizabalen kontra, Bilboko La Esperantza frontoian. Hau irabaziz gero, ia ebatzita izango dabe abuztuaren 10ean jokatuko dan finalerako txartela, bikote bakotxak jardunaldi bi bakarrik jokatuko ditu-ta.