ostalaritzea

Osasuna eta errendimentuaren gaineko jardunaldia antolatu da Garenan

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 10a

Hamaiketakoa, Garenatik bisita gidatua eta Gorka Lupiañezen Osasuna eta errendimendua berbaldia egingo dira hilaren 17an. Erreserbak badagoz zabalik.

Garagarrilaren 17rako, barikua, Dimako Lamindao auzoko Garena jatetxean osasunaren eta errendimentuaren gaineko jardunaldia eroango da aurrera. Goizeko 10:30ean Garenara hurbildu, hamaiketakoa egin, jatetxea eta ortua bisitau eta Durangoko Branka kirol eta osasun zentroko Gorka Lupiañezen Osasuna eta errendimendua berbaldia entzun ahal izango da, Garenako mahastian.

Jardunaldia doban da baina aurretik, erreserbea egin behar da. Izena emoteko, 94 631 72 15 telefonora deitu eta @garena.fest_a Instagram kontura mezua bidali daiteke, izen-abizenak aitatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!