eskupelotea

Udako Txapelketari ekin deutso Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 7a

Ligaxka faseko lehen partidua 22-13 galdu dabe Bertiz eta Aldaik, Salsamendi eta Osesen kontra. Plazandreak txapelketea barriz, hilaren 13an hasiko dau Dimakoak.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak txapelketa bi jokatuko ditu udan. Eskuz Binakako Udako MLK Txapelketea zein Plazandreak txapelketea. Udako torneoan, Nahia Bertizegaz osotuten dau bikotea eta lehen partidua 22-13 galdu dabe, Uxue Oses eta Laia Salsamendiren kontra. Domekan, hilak 5, jokatu zan partidua Bermeon.

Ha-ta guzti be, bikoteak badaukaz aukerak txapelketan aurrera egiteko, lehenengo fasea ligaxkea da-ta. Txapelketea lau bikoteko talde bitan hasi da eta Aldai-Bertizek ligaxkako beste bi partidu ditue aurretik; Arraiza-Gaminde eta Ruiz de Infante-Capellan bikoteen kontra. Datorren partidua hilaren 19an izango da, Plentzian, Arraiza eta Gaminderen kontra.

Plazandreak

Plazandreak txapelketako partiduak barriz, atzo hasi ziran jokatuten. Honetan, dimoztarra Miriam Arrillagagaz arituko da baina ez dabe hilaren 13ra arte jokatuko. Bilboko La Esperantza frontoian jokatuko dira partidu osoak eta lehenengo norgehiagokoan, Salsamendi-Capellan izango ditue aurkari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!