PELOTEA

San Fermin torneotik kanpo geratu da Aldai

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 30a

Pasau dan barikuan, hilak 26, jokatu zan San Fermin torneoko finalaurrekoetarako txartela lortzeako atzen partidua eta Amaia Aldai eta Arrate Bergarak osotutako bikoteak ezin izan eutsan Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasunek osotutakoari irabazi.

Zabaleta-Erasun izan ziran irabazleak, 22-17, partidu sano gogor baten ostean. Andran zirkuituko atzenaldiko partidurik gogorrenetarikoa izan zan, 80 minutuko iraupenagaz eta bero itzelagaz. Lehenengo zatia oso bardinduta joan bazan be, askoz jota tantu biko aldeagaz, fisikoki gehien eutsi ebenak urten ziran garaile.

Udako binakakoa eta Plazandreak hastear
Garagarrilean, txapelketa biri ekingo deutso Aldaik. Nahia Bertizegaz batera, Eskuz Binakako Udako MLK Txapelketako lehenengo partidua hilaren 5ean jokatuko dau, Bermeon 12:00etan. Plazandreak txapelketan barriz, dimoztarra Miriam Arrillagagaz arituko da. Lehenengo partidua garagarrilaren 13an jokatuko dabe, Bilboko La Esperantzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!