GASTRONOMIA

‘Street Food’ gaua Garenan

Ager Barragan 2026ko ekainaren 30a

Barikuan, garagarrilaren 3an, Street Food Gaua ospatuko da Garena Jatetxean 20:00etatik 23:30era.

Street Food Gauean, foodtruck-ak baino askoz gehiago egongo da Garenan. Izan be, zuzeneko sukaldea, oilasko-hegoak, txanpiak, takoak, pizzak, kremazko bonbak eta bestelango janariak DJ Zigor DZ-ren musikeagaz eta MARTZ muralistearen zuzeneko arteagaz buztartuko dira. Garenako tabernako barra be zabalik egongo da.

Izen-emotea doban da eta 94 631 72 15 telefonora deituta edo @garena.fest_a Instagram kontura idatzita egin daiteke erreserbea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!