ANTZERKIA

Bagileko Bariku txiki eguna ospatuko dabe Diman

Ager Barragan 2026ko ekainaren 18a

Diman hilero herriko txikienentzako egiten dan Bariku txiki eguna ospatuko dabe bihar, hilak 19, umeek prestautako Desnotiziak antzerkiarekin.

Dimako umeek, antzerki tailerrean prestau daben Desnotiziak antzerkia taularatuko dabe bihar barikua bagileko Bariku txiki egunean. Antzerkia 19:00etan hasiko da Abaroa aretoan eta ikuskizunaren ostean sorpresatxo bat egongo dala aurreratu dabe antolakuntzakoek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!