HERRI KIROLAK

Trontza mistoan bigarren izan zan Aitzol Atutxa

Ager Barragan 2026ko ekainaren 16a

Pasau dan domekan, hilak 14, Bizkaiko Trontza Misto Txapelketan hartu eban parte Atutxak Galdakaon, Leire Oleagaz batera eta bigarren egin eben 06:12ko denporeagaz.

Txapeldunak Ainize Perez eta Julen Iturraspe izan ziran, lanak Atutxa-Oleak baino 15 segundo arinago amaituta. Oiane Gonzalez eta Bingen Erleaga, Olga Artiñano eta Txutxi Larrazal, eta Eztizen Duque eta Ibai Criado izan ziran hurrengoak, hurrengoz hurrengo.

Beroa izan zan protagonistea domekan eta, nahiz eta Atutxa eta Oleak lan ona egin, bikoteak ezin izan eban Perez eta Iturraspek osotutako bikotea harrapau, baina halanda be, parte hartzean dauan lehenengo urtea izateko egindakoagaz oso pozik eta hurrengo urtera begira gogotsu dagoala adierazo deutso BEGITUri Atutxak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!