LIBURUTEGIA

Espazio barriaren aurkezpena Diman

Ager Barragan 2026ko ekainaren 16a

Gaur, hilak 16, Dimako espazio komunitario barriaren aurreproiektuaren aurkezpena egingo dabe liburutegian arrastiko 19:00etan.

Atzen hilebeteetan Udala eta herritarrak liburutegiaren transformazino barria alkarregaz birpentsetan ibili dira, eta gaurkoan, prozesu horren emaitzak ezetuteko aukerea eukiko dau gura dauanak arrastiko 19:00etatik 20:00etara. Dimako Udalak herritarrak Dimako espazio komunitario barriaren aurreproiektuaren aurkezpenera animetan dauz honen etorkizuna ezetuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!