DESAFIOA

Dimako jaietako desafioan parte hartzeako izen-emotea zabalik

Ager Barragan 2026ko ekainaren 12a

Harriti andra proba taldeak aurtengo Dimako jaietarako antolatu dauan desafioan parte hartzeako izena emoteko epea zabalik dago.

Bagilaren 25ean, arrastiko 18:00etatik aurrera egingo da desafioa eta bertan parte hartzeako herritarren bila dabil Harriti taldea. Helburua herritarrak taldearen kontra jokatutea da baina ez bada herritar talderik sortuten, Harriti taldeak beste talde bat bilatuko dau desafioa aurrera eroateko.

Izena emoteko epea bagilaren 16ra arte egongo da zabalik. Desafioan parte hartu gura dauanak kultura.dima@bizkaia.org helbidera mezu bat bidali edo 621 184 503 telefonora deitu beharko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!