PELOTEA

San Fermin torneoko bigarren partidua irabazi dau Amaia Aldaik

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 11

Hilaren 21ean, Zizurkilen jokatuko dabe finalaurrerako txartela lortzeako partidua Zabaleta-Erasunek osotutako bikotearen kontra.

Amaia Aldai eta Arrate Bergara San Fermin Torneoko lehian sartuta dagoz. Lehenengo partiduan, maiatzaren 9an, 22-16 galdu eben Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertizen kontra. Baina bigarren partiduan bai, bagilaren 7an jokatu zana, irabaztea lortu eben. Madalen Etxegarai eta Irati Zabalaren kontra 22-10 irabazi eben; Aldaik BEGITUn kontau dauanez, “nahiko erraz eta sentsazino oso onakaz”.

Oin arte lortutako emaitzakaz, datorren partidua sano garrantzitsua izango da finalaurreko ligaxkara sailkatu ahal izateko. Bagilaren 21ean izango da partidua, aurreko urteko txapela defendiduten dabizan Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasunen kontra, gainera, Erasunen etxean, Zizurkilen. Finalaurrekoak Donezteben jokatuko dira eta finala, sanferminetan Iruñean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!