2011tik historian doktorea da Crespo, Antzinaroaren adarrean. Nahiz eta katalana izan, Euskal Herrian bizi da eta bertan hasi da beste gai batzuk landuten, batez be, ama izan ostean. Amatasunaren eta andren historiaren dibulgazinoan jarduten dau eta hainbat monografia, kultura ikastaro eta tailer feminista egin dauz atzen urteetan.
Gaurkoan, Dimako Abaroa aretoan egongo da euskal feminismoaren historiaren inguruan eta, batez be, euskal feminismoaren mugarri handienetakoa izan zan 1919 Eibarko andra langileen grebari buruz.