Txapela Julen Alberdi "Txikia" azkoitiarrak jantzi eban. Gainera, igazko bere markea hobetu eban, probea 22 minutu eta 44 segundotan amaituta. Podiuma Ibai Soroak eta Xabier Zalduak osotu eben.
Atutxak Zumarragan ospatu zan kanporaketan denporarik onena egin eban eta nahiz ta Tolosarako entrenamentuetan denpora onak marketan ibili, Atutxak BEGITUri adierazo deutso, finaleko presinoak eta urduritasunak sentsazino “ez hain onak” sortu eutsiela eta ezin izan ebala podiumean postu bat lortu. 29 minutu eta 7 segundoko denporea egin eban, laugarren sailkatuta. Bere atzetik geratu ziran Eneko Saralegi, Eloy Kortxero, Oier Mitxelena, Julen Kañamares, Oier Kañamares, Ioritz Gisasola eta Julen Larrea.
Sailkapena
· Julen Alberdi "Txikia" — 22.44
· Ibai Soroa — 26.20
· Xabier Zaldua — 27.08
· Aitzol Atutxa — 29.07
· Eneko Saralegi — 29.11
· Eloy Kortxero — 30.14
· Oier Mitxelena — 30.20
· Julen Kañamares — 30.27
· Oier Kañamares — 31.17
· Ioritz Gisasola — 32.23
· Julen Larrea — 33.26
Atutxak, beraz, lehen lau sailkatuen artean amaitu eban aurtengo Euskal Duatloia. Txapelketea Julen Alberdiren nagusitasunagaz amaitu zan, azkoitiarrak bere marka personala hobetzea lortu ebalako.
Domeka honetan, hilak 14, Atutxak Bizkaiko Trontza Mistoko Txapelketea jokatuko dau Sustabiz Fundazioko kirolaria dan Leire Oleagaz batera. Dimoztarrak adierazo dau bertan eukiko dauala duatloiko arantzea kentzeako aukerea.