Deialdia 2021ean eta aurretik jaiotako neska-mutilentzat da. Entrenamentuak astelehenetan eta eguaztenetan egingo dira Dimako frontoian, adinaren eta mailaren arabera antolatuta.
Hasibarriek eta 2017-2018 urteetan jaiotako umeek 16:15etik 17:00etara entrenauko dabe. 2015-2016 urteetan jaiotako umeen saioak 17:00etatik 17:45era izango dira, eta 2013-2014 urteetan jaiotako gaztetxoek 17:30etik 18:30era entrenauko dabe. Bestalde, neska federauek —kadeteek eta jubenilek— 18:15etik 20:30era izango ditue entrenamentuak.