IBILALDIA

Herribasoetako Baso Planaren azalpena

Ager Barragan 2026ko ekainaren 5a

Bihar, hilak 6, Errotuz alkartearen eskutik Herribasoetako Baso Planaren azalpena egongo da dimoztarrentzat.

Zumeltzako merenderoan hasiko dabe, goizeko 10:00etan, Dimako basoetako pistetatik egingo daben 10 kilometroko ibilaldia. Ibilaldi horretan zehar biodibersidadea, ondare naturala eta naturako aisialdia zelan zaindu eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko Baso Planaren azalpena emongo dabe Errotuz alkartekoek.

Errotuz irabazi-asmorik bako alkartea da, eta 2001ean sortu zan baso-kudeaketa jasangarriak planteatzen dituan erronkei urtenbideak bilatzen laguntzeko eta komunidadearen zerbitzura ipinteko baso-ekosistemen funtzinoei buruz alkarteak daukazan esperientzia eta ikuspegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!