Izan be, liburua aurkeztuteko, literaturea, musikea eta bertsoak buztartuten dauzan saioa izango da. Uxue Alberdik liburuaren zati batzuk errezitau, Iban Urizar Amorantek musikea ipini eta Oihana Arana zein Miren Amurizak bat-bateko bertsoak kantauko dabez.
Esne berriketan libururako, Uxue Alberdi herriz herri ibili zan urte biz istorioak batzean. Andrazkoei buruzko istorioak jaso ebazan, nagusiki andrek kontautako ahozko istorioak dokumentau eta idatzita ixteko.