MITOLOGIA

Aurten be jentilak Dimara bajatuko dira

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 29a

Maiatzaren 30ean, urteroko Jentilak Diman ikuskizun mitologikoa eta historikoa egingo dabe gaueko 22:00etatik aurrera Dima guztian zehar.

Bihar, hilak 30, dimoztarrek, beste urte batez, bizitza emongo deutsee izaki mitologikoei Dimatik zehar. Izan be, Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Dimako Udalaren laguntzeagaz eta herriko koruaren, bertsolarien eta herriko musika-tresna joleen eta kanpoko aktoreen ekarpenakaz, Jentilak Diman 2026 antolatu dau. 

Igaz ekitaldia Baltzolan hasi zan, baina aurten herrian bertan egingo dabez ibilbidea eta ikuskizuna gaueko 22:00etatik aurrera. Plazan hasi eta amaituko dan aurtengo Jentilak Diman-eko ibilbideak hainbat sorpresa eukiko ditu eta Olentzero, Akerbeltz, lamiak, jentilak, Tartalo eta euskal mitologiako beste hainbat personai ezagun egongo dira herritarrakaz hartu-emonetan. 

Herritik personai mitologikoak ezetu eta historia entzun ostean, plazan egin eta silex edo suharriaren bilaketearen istorioa kontentan dauan bost aktoko antzerkia izango dan ekitaldi nagusia ikusteko aukerea egongo da. Horreetatik hiru atal, jentilek koba barruko bizipenak kontetan dabezanak, antzeztuak izango dira eta beste biak, koba kanpoko bizipenenak, eszenatokian egongo dan pantaila erraldoi baten proiektautakoak izango dira.

Txumuluxueta Kultur Elkarteak jenteari ekitaldira etorri eta bertan parte hartzeako deia egin gura deutso, BEGITUn Manu Aurrekoetxeak adierazo moduan “sorpresa handiak” egongo dira-ta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!