DESAFIOA

Luis Prieto Bertso Saioaren XXVI. edizinoa eta desafioa

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 28a

Bihar, hilak 29, Jon Maia eta Unai Iturriagak bertsoak kantau bitartean, Xabi “Errot” eta Magali Lekue Larraungan igon eta bajatuten saiatuko dira 01:20ko denporan.

Bihar, daborduko klasiko bat dan bertso-saioa egindo da Diman. Unai Iturriaga eta Jon Maia egongo dira kantetan Luis Prieto bertso-saioaren hogetaseigarren edizinoan. Baina aurtengoan, proba barri bategaz osotuko dabe saioa. Izan be, Xabi Gonzalez Goti “Errot” eta Magali Lekue Urizar dimoztar korrikalariak, Larraungan tontorrera (1.008 m) igon eta bajatuten saiatuko dira, ordu bat eta hogei minututan.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Iturriaga eta Maiak “Errot” eta Lekueri Agurra kantau ostean, galapan urtengo dira Larraunganera, bertsolariak frontoi txikian saioagaz segidu bitartean. Txabila alkartekoen helburua da, “Errot” eta Lekuek marka bat itxi eta datorren urteko edizinoan, beste batzuk hau gaindituten saiatutea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!