Kultur astea Gaztebarri Dantza Taldearen 30. urteurrenaren ospakizunagaz hasi zan eta asteon zehar eskalada librea, musika tailerra eta emonaldiak, liburu aurkezpenak eta aurtengo Jentilak Diman ekitaldia egingo dira besteak beste. Gaur, hilak 26, LH 3-4ko ikasleek Igorren topaketak egin dabez goizean zehar eta gero HH4 eta LH2ko ikasleentzat Dorleta Kortazar ipuin kontalaria egongo da eskolako kamaran 14:30ean. Arrastian barriz, herritar guztientzako irekita egongo da eskalada libreko saioa egingo dabe frontoiko rokodromoan 16:45etik aurrera.
Hemen hurrengo egunetako egitaraua:
Maiatzak 27, eguaztena
· Goizean, Olinpiaden finala. Eskolako umeentzako.
· 10:00etan, LH5 antzerkia HHrako.
· 16:30etik 19:30era, Zure ahotsa. Zure kanta musika tailerra Abaroa aretoan. (LHko ikasleei zuzenduta).
Maiatzak 28, eguena
· 11:30ean, Musika Eskola eta jubiladuekin emonaldia. Arrastian LH3-4ko proiektuen aurkezpena.
· 17:30ean, Mundu bat sustraietan, Josune Garcia de Bikuña. Abaroa aretoan.
· 19:30ean Laura Mintegiren Akabo liburuaren aurkezpena. Liburutegian.
Maiatzak 29, barikua
· Goizean, orienting LH5-6.
· 16:30ean, ikasturte amaierako jaia. Frontoi handian.
· 18:30ean, Luis Prieto bertso-saioa - Larragan I.
Maiatzak 30, zapatua
· 22:00etan, Jentilak Diman 2026