Jantzaldia 20:30ean izango da Dimako frontoian, eta bertan ia 50 jantzarik hartuko dabe parte; gaur eguneko Gazte Barriko kideez gainera, taldean lehenago ibilitako hamar bat lagun be igongo dira oholtzara.
Euskal Herriko hainbat jantza tradizional eskainiko ditue jantzaldian, eta horretarako prestatutako jantzi barriak be aurkeztuko ditue. Zezeilean bertan ekin eutsien lanari, herriko jostunen laguntzea eskatuta. Jubiladuen alkarteko hainbat kidek eta jantza taldeko guraso batzuk astelehenero batu dira ordutik, hasikerako ideak hartu eta jantziak egiteko. Emaitza maiatzaren 23ko emonaldian ikusi ahal izango da.
Bestalde, Gazte Barriko antolakuntzatik aurreratu dabenez, urrietan be beste ekintza berezi bat egingo dabe, oingoz sorpresa moduan gordeta dauena.