PELOTEA

Finalerako ateetan geratu da Rekalde

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 18a

Amianoren kontrako finalaurrekoa 22-17 galdu eban pelotari dimoztarrak Irunen.

Pasau dan barikuan, hilak 15, jokatu ziran Buruz Buruko B Serieko Txapelketako finalaurrekoak Irungo Uranzu frontoian. Xabi Rekalde dimoztarrak, Asier Agirreren lesinoa zala-ta lortu eban finalaurrekoetarako txartela partidu bat gitxiago jokatuz baina ezin izan eban finalerako txartela lortu. Unai Amiano 22-17 nagusitu zan, partidu gorabeheratsu baten ostean. Amiano 9-2 ipini zan aurretik baina Rekaldek hau harrapau eta bardinduta mantenidu ziran 17-17ra arte. Atzenengo tantuetan baina, Rekaldek hainbat huts eginda aurreratu zan irundarra.

Holan, Rekaldek amaitutzat emon dau profesional moduan jokatutako bere lehenengo buruz burukoa. Beste aldean, Ander Muruak 22-12 irabazi eutsan Unai Alberdiri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!