Azokea girotuteko, zuzeneko musikea be egon zan, Gorka Valdes eta Hekthor Folk-en eskutik, ia edozein objektugaz musikea egiten dakian euskal artista gaztea.
Herriko plazea izango balitz moduan, Garenako terrazan postuak ipini ziran eta, besteak beste, bertan egon ziran Igorreko Iker Yurrebasoren barazki eta produktu landuak, Puy Arrieta eta Jon Etxebarriaren Ipiñaburuko gaztaia, Rekalde harategiko okelea, Dimako Kepa Ikutzaren ogia eta Ainara Garay-ren zeramika eta ontziteria, Beñat Mendia (Zezpalak, egurrezko lanak), Ainhoa Mendia (Aiari pirograbatuak), Iker Villasana (Biortzatxu baserria) eta Joxi Jauregi (Maskarada, Euskal Txerri).