Merkadua 12:00etatik 15:00etara egongo da zabalik eta Julen Baz sukaldariak sareetan iragarri dauanez, bertan “ekoizleek zer egiten daben, lan zelan egiten daben eta produktuen jatorria ezetu ahal izango dozue, bai eta euren altxorrak etxera eroan”. Azokea girotuteko, zuzeneko musikea be egongo da, Gorka Valdes eta Hekthor Folk-en eskutik, ia edozein objektugaz musikea egiten dakian euskal artista gaztea.
Herriko plazea izango balitz moduan, Garenako terrazan postuak ipiniko dira eta, besteak beste, bertan egongo dira Igorreko Iker Yurrebasoren barazki eta produktu landuak, Puy Arrieta eta Jon Etxebarriaren Ipiñaburuko gaztaia, Rekalde harategiko okelea, Dimako Kepa Ikutzaren ogia eta Ainara Garay-ren zeramika eta ontziteria, Beñat Mendia (Zezpalak, egurrezko lanak), Ainhoa Mendia (Aiari pirograbatuak), Iker Villasana (Biortzatxu baserria) eta Joxi Jauregi (Maskarada, Euskal Txerri).
Areatza Musik and Beer nazinoarteko jaialdiko kideak be jaialdirako Torontilek egindako kamisetak egongo dira saltzean.