Lasterketeak bederatzi eta hamar kilometro arteko ibilbidea izango dau, aurreko urtekoaren oso antzekoa, baina basoko lanak dirala-ta zati bat kendu behar izan dabe. Moto Club Dimako Joana Kamiruagak BEGITUri azaldu deutsanez, ikusgarrienak herritik hur egingo dan “trialera” igokera eta eleizatik gora ipiniko dabezan enborrak izango dira. Gidariek ordu bi eukiko dabez ahalik eta buelta gehien emoteko.
Parte-hartzea aurreko urtekoaren antzekoa izatea espero dabe, baina aurten arreta berezia ipiniko deutsee andrei. Izan be, igaz Irene Beraza eta June Lopez baino ez ziran lehiatu, eta aurten lau edo bost neska batzea aurreikusten dabe.
“Cross Country honetan andrak eta motoziklismoa buztartu gura dira eta neska gehiago batzeako ahaleginean gabiz. Ia bostak inskribiduten diran eta hemendik aurrera gorantza goazen!”, adierazo dau Kamiruagak.
Eguneko egitaraua:
· 12:00etatik 13:45era, egiaztapenak.
· 14:15ean, briefing-a.
· 14:30ean, errekonozimentua.
· 15:30etik 17:30era, lasterketea.
· 19:00etan, sari banaketea.