URTEURRENA

Dimako bonbardaketaren 89.urteurrena

Ager Barragan 2026ko apirilaren 20a

Aprileko lehenengo egunak oso bereziak izaten dira dimoztarrentzat. Aprilaren 6an Gerra Zibilean herriak sufridutako bonbardaketaren urteurrena ospatuten dabe urtero Dimako herritarrek ermitetako kanpaiak joz.

Aprilaren 12an barriz, Dimako Udalak eta herriko alkarteek bonbardaketea gogoratuteko ekitaldi instituzionala egin eben herriko frontoi txikian, 12:30ean. Ekitaldian bertako bonbardaketen, gerrearen eta geroko diktadurearen biktimen omenezko lora eskaintzea egin zan. Aurreko urtean euskereagaz egin zan moduan,  andrak omendu eta honeen eskubideen alde egin eben ekitaldian, andrazkoen eskubideen mugarriak aurkeztuaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!