POEMAK

Saturrarango andra presoak gogoan, 'Manttalingo alaba' errezitaldia Diman

Ager Barragan 2026ko apirilaren 16a

Argazkia: Naiz.eus // Gorka Rubio - FOKU

1937ko aprilean Diman faxisten hegazkinek egindako bonbardaketen memoria lantzean dabiz Bakearen Lore Gara ekimenaren barruan. Testuinguru horretan, aprilaren hasikeran kanpaikadak eta omenalditxoa egin zan ermitetan, eta lanketeagaz segiduteko, aprilaren 19an Manttalingo alaba errezitaldia eskainiko da parrokian, 12:30ean.

Ikuskizuna Saturrarango kartzelan 1937 eta 1944 artean preso egondako 4.000 andretik gora gogoratzeko sortua da, Mikel Etxaburu ondarrutarraren poema liburuan oinarrituta. Berak errezitauko ditu testuak, eta Nerea Zuloaga billaroztarrak kantuz lagunduko dau, akordeoi eta bibolin doinuakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!