IPUIN KONTAKETEA

Ipuin kontalaria Dimako Bariku txikin

Ager Barragan 2026ko apirilaren 16a

Hilero legez, aprilean be egingo da Dimako Bariku txiki, herriko txikerrenei zuzendutako kultur eta aisialdi eskaintzea sustatzeko egitasmoa. Oingoan, Josune Garcia de Bikuña ipuin kontalaria konbidau dabe, eta aprilaren 17an, 19:00etan, Kontu kantari, ura dantzari saioa eskainiko dau Abaroan.

Kontakizuna 3 eta 7 urte bitarteko umeentzako gomendauta dago, eta ura da ardatza: itsasora hurbildu, putzuetan salto egin eta kantuz zein jantzan ibiliko dira euria erakarteko.

Arrastian beste ekintza batzuk be izango dira: 17:00etan II. Dime Galapaneko lasterketak, eta 18:00etan umeentzako tailerrak plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!