Horretarako, saio bi antolatu dira udal liburutegian: lehenengoa bihar, aprilaren 16an eta bigarrena maiatzaren 6an, 18:30etik 20:30era. Herritarrei zuzendutako saioak izango dira, eta bertan ideak batu eta beharrak identifiketako aukerea egongo da.
Dimako Udalak liburutegia espazio komunitario polibalente bilakatzeko parte-hartze prozesua ipini dau martxan. Ekimenaren helburua da herrian faltan botaten diran espazioen inguruan hausnarketea egitea eta erabilera barriak proposatzea.
Horretarako, saio bi antolatu dira udal liburutegian: lehenengoa bihar, aprilaren 16an eta bigarrena maiatzaren 6an, 18:30etik 20:30era. Herritarrei zuzendutako saioak izango dira, eta bertan ideak batu eta beharrak identifiketako aukerea egongo da.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?