eskupelotea

Final-laurdenetako ligaxkako lehenengoa be irabazi dau Rekaldek

Asier Abrisketa 2026ko apirilaren 13a

Barikuan Azkoitian  22-15 irabazi eutsan Alberdi II-ri Dimakoak: "Nik pentsau beste partidu bat irabazi ezkero ia-ia finalaurrekoan sartuta egongo nazela".

Xabi Rekalde pelotari dimoztarrak aprilaren 4an ekin eutsan Buruz Buruko Txapelketeari eta Iosu Eskirozen kontrako kanporaketea 22-13 irabazi ostean, final-laurdenetako ligaxkan dago sartuta oin. Lehenengo partidua aprilaren 10ean jokatu eban Azkoitian eta bardinduta hasi baziran be, Rekalde 22-15 nagusitu zan Unai Alberdiren kontra. 7-7, 8-8, 9-9... partidu luzea iragarten zan baina Rekaldek berak BEGITUn kontau dauanez, hortik aurrera "zuloa egin" eutsan Alberdi II-ri eta "lasaiago" heldu zan 22ra.

Rekalde sano pozik agertu da txapelketearen hasikereagaz eta lehenengo puntuen garrantzia azpimarratu dau: "Geratuten diran partiduetarako lasaiago noa, nik pentsau beste partidu bat irabazi ezkero ia-ia finalaurrekoan sartuta egongo nazela". Izan be, finalaurrekoetarako txartela lortzeako, ligaxkako partidu bi bakarrik ditu aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!