URTEURRENA

Bonbardaketearen 89. urteurreneko ekitaldia Diman

Ager Barragan 2026ko apirilaren 10a

Aprilaren 6an ermitetako kanpaiak jo ostean, oroimen ekitaldi instituzionala hilaren 12an, domekan, egingo da.

2016an hasi ziran dimoztarrak Gerra Zibilagaz lotutako Memoria Historikoa lantzean eta hortik sortu zan Bakearen Lore Gara ekimena. 1937an Bizkaia zan Hego Euskal Herriko atzen gordeleku antifaxistea eta Otxandio eta Legutio paretik bajatuten hasi ziran Molaren tropa faxistak, lehenengo herriak hegazkinez bonbardeau ostean. Holan, Diman 1937ko aprilaren 6ean hasi ziran bonbak botaten eta egun hori hartzean da urtero erreferentzia moduan.

Aprilaren 12an barriz, domekea, Dimako Udalak eta herriko alkarteek bonbardaketea gogoratuteko ekitaldi instituzionala egingo dabe frontoi txikian, 12:30ean. Bertan, bertako bonbardaketen, gerrearen eta geroko diktadurearen biktimen omenezko lora eskaintzea egingo da. Aurreko urtean euskereagaz egin zan moduan, diktadurearen biktimetako bat andrak eta honeek Errepublika garaian eskuratutako eskubideak izan ziranez, andrak omendu eta honeen eskubideen alde egingo da ekitaldian, andrazkoen eskubideen mugarriak aurkeztuaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!