PELOTEA

Rekalde Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 9a

Pasau dan barikuan Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirena jokatu eban Xabi Rekaldek Labastidako pelotalekuan.Hau irabazi ostean final-laurdenetako ligaxkara pasea lortu eban.

Final-zortzirenetako partidua presino handiko partidua izan zan, galdu ezkero txapelketea amaitutzat emongo ebalako Rekaldek. Irabazita final-laurdenetako ligaxkan sartu da.

Partiduaren hasikeran oso gustura hasi zan dimoztarra eta 8-2 irabazten joatea lortu eban. Eskirozek, bere egunerokotasunean atzelaria izan arren, jokalari oso ona dala erakutsi eban eta markagailuan hurbildutea lortu eban. Rekaldek burua barriro hoztu eta ondo pentsautako erabakiak hartuta, amaierako tantuak nahiko ondo egitea eta atzenean irabaztea lortu eban dimoztarrak. Lortutako emaitzeagaz oso pozik dagoala adierazo eutsan Rekaldek BEGITUri.

Lagunarteakoa domekan
Barikuko partiduaren ostean, domekan, Rekaldek Rezustagaz batera, Apezetxea eta Martijak osotutako bikotearen kontra jokatu eban. Lagunartekoa eta tensino bako partidua izan arren, partidu polita izan zala eta Beñat Rezusta moduko atzelari bategaz jokatutea oso polita izan zala adierazo eban Rekaldek. 22-15 irabaztea lortu eban Rezustagaz batera astegoienari amaiera ezin hobea emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!