HONDAKINAK

Garbigune mobikorra Diman

Ager Barragan 2026ko apirilaren 7a

Bizkaiko Foru Aldundiak ipinitako gailu eta hondakin txikientzako garbigunea gaurtik, hilaren 21era arte egongo da erabilgai Diman.

Gailu eta hondakin txikiak botateko ipinten dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak herriz herri ibilten dan garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune horrek: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!