Ekitaldi instituzionala aprilaren 12an izango da, domekaz, 12:30ean frontoi txikian. Bertan, bonbardaketearen, gerrearen eta ondorengo diktadurearen biktimen omenezko lore-eskaintzea egingo dabe Dimako Udalak eta herriko alkarteek. Aurten, gainera, andrak izango dira ardatz, Errepublika garaian lortutako eskubideak eta ondorengo galerak gogoratuz.
Horrez gain, beste jarduera bi be antolatu dira: aprilaren 19an Manttalingo alaba errezitaldia eleizan, eta bagilaren 11n Cira Crespok euskal feminismoaren hastapenei buruzko berbaldia emongo dau Abaroan.