Antolatzaileek helburua argia dela adierazo dabe: herritarrak eta bisitariak alkartu, eta egun atsegin bat partekatutea, tokiko gastronomia eta giro ona buztartuta eta eurekaz ospatzera joateko deia egin dabe.
Parte hartzeako, aldez aurretik erreserbea egitea ezinbestekoa izango da, WhatsApp bidez 627 595 959 zenbakian. Txartelak 70 euroko prezioa izango dau, eta egunean bertan ordainduko da.