EUSKAL JANTZAK

Gazte Barri Dantza Taldeak 30. urteurrena ospatuko dau

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 11

Dimako Gazte Barri jantza taldeak aurten 30 urte beteten dauz, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza egingo dabez urtean zehar. Horreetako bat maiatzaren 23an egingo dan jaia izango da.

Ospakizun horretarako, taldea jantzari ohien bila dabil. Gazte Barrin inoz jantzan ibili diran guztiei deialdia egin deutse, egun horretan egingo dan ekitaldian parte hartu dagien. Parte hartu gura dabenek gaztebarri@gmail.com helbidera idatzi behar dabe. Izena emoteko epea martiaren 27ra arte egongo da zabalik, eta Aste Santu ostean hasiko dira entseguak.

Bestalde, taldeak josten dakian jentea be behar dau. Antolatzaileek azaldu dabenez, jantza desbardinetarako erropak prestatzeko laguntza behar dabe, eta horregaitik jostunak topetan dabiz.

Josten dakienak be gaztebarri@gmail.com helbidera idatzi behar dau taldeagaz hartu-emonetan ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!