Urtero lez, Arratiako AEKk Korrikaren aurkezpena egingo dau Arratian eta aurtengoa Diman egingo da, gaur, hilak 5, jubiladuen lokalean. Aurkezpena 19:00etan egingo da eta bertan aurtengo Korrikaren mezua azalduteaz gainera, Arratiako ibilbide eta ordutegien nondik norakoak argitu eta Korrika Kulturaleko jardueren barri emongo da. Gero, bertaratutakoek mokadutxoa be egingo dabe.
Arratia eta Ubideko ordutegiak
Honeek dira AEK-k aurreratutako ordutegi zehatzak:
· Bedia 08:07
· Lemoa 08:20
· Igorre 08:47
· Arantzazu 09:21
· Artea 09:40
· Areatza 09:53
· Zeanuri 10:06
· Ubide 11:29
Bide osoan zehar, N-240 errepidetik ibiliko da lekukoa eskuz esku. Baina herri guztietan sartzeaz gainera, Artean sartu eta Zeanuriko urigunetik urten artean kamino zaharretik, BI-3530 errepidetik, joango da furgonetea eta atzean, euskaltzale moltsoa. Ibilbidearen zehetasunak Korrikaren aplikazinoan zein korrika.eus webgunean dagoz ikusgai.